martes, 19 de octubre de 2010

Nahikoa da!

Gaur arratsaldean etxetik atera nahiz, egun hotz batean bizikletaz gozatzeko asmoz. Itzuli eder bat emanez, Garate gainetik Getariako ikuspegi polita eta ondoren Zarautzerainoko kostalde guztia mirestu dut. Orio gaina igo eta etxerako bueltan (Lasartera) nazkatuta amaitu dut. Lehenik, jaitsieran bihurgune itxi batean hasi zait auto bat aurreratzen, kontrako norabidean bi auto zetozela. Gainera, kexatu egin natzaionean harrotu egin zait eta abiadura jaitsi du nire aurre-aurrean. Bigarrenik, Orio igarota, emakume batek aurrea hartu dit oso distantzia gutxi utziz, aurkako norabidean kotxe ilara luze bat baitzegoen. Hor ez da amaitzen kontua, mugikorretik hizketan baitzihoan. Eta bukatzeko, Aginaga igaro ondoren, aurkako norabidean auto bat hasi da sekulako abiaduran, hain zuzen ere nire parean eta metro bateko tartea ozta-ozta utzita.
Ez dugu gehiegi eskatzen, errespetua baino ez. Eta horrelako jokabideak jasotzen ditugu erantzun. Gure bizitza arriskuan jartzen duten jokabide gaiztoak bakarrik. Nahikoa da!

No hay comentarios:

Publicar un comentario