jueves, 2 de septiembre de 2010

Laurent Fignon, ohorez galdutako borroka

Lance Armstrongek minbizia garaitu zuen, eta horrek are indartsuago egin zuen. Laurent Fignon gero eta ahulago zegoen, eta ezin izan zion pankreaseko minbiziari aurre egin. Hala ere, gogor borrokatu zen, eta ohore handiz esan zigun agur txapeldun frantziarrak. Nik ez nuen ezagutu txirrindulari bezala, baina ziur naiz horretarako aukera izan zutenek beti gogoratuko dutela. Bizitza laburra izan du, baina ederra izan dela aipatu zuen duela gutxi. Hala bedi.

"Mi vuelta a la vida", Lance Armstrong

Eskuartean dut Lance Armstrongen liburua, eta zinez da zirraragarria. Denbora neraman hura irakurri nahian. Gomendagarria da Texaseko txapeldun handia gorrotatzen dutenek irakurtzea. Berehala uzkurtzen dizu bihotza minbizia topatu zioteneko kontakizunak. Eta baita geroago handitu ere, gure bihotzean Armstrong-i tartea egiteko. Bere ama Linda Mooneyham-ekiko elkartasuna deskribatzen digu liburuan, eta haren abizena eraman nahiko zukeen, baina legeak ez du onartzen. Imagina ezazue historiaren testuetan: 7 tourren garailea-Lance Mooneyham.
Beti izan da oso gorrotatua, batez ere Frantzian, ziur aski gehegi irabazten zuelako. Hain zuzen ere, huts egin duenean izan da maitatua. Egia da izaera gogorra duela, baina egia da baita ere txirrindularitzari sekulako bultzada eman diola, bai erretiratu aurretik eta baita itzuli zenean ere, eta minbiziaren aurka sekulako lana egiten ari dela.
Markel Irizarren inguruko aipamena egin nahi nuke. Lance Armstrong-i bere animoak eskeini zizkion Oñatiar gazteak minbizi berbera pairatu zuen geroago. Baita borroka horretan gailendu ere. Orain, ez ditu 7 tour irabazi, baina bere sakrifizioak fruituak eman ditu, eta duela gutxi erlojupeko bat irabazi du Poitou Charentes-en.